LAMEGI logotipo
EQUALFSE
ico Nazioz gaindikoa
Recomendar página Imprimir

Nazioz gaindikoa

LAMEGI GEtik, Nazioz gaindiko Elkartea sektore berean jarduten duten erakundeek osatuko dute, antzeko errealitateekin eta betiere lan egiteko ideia atxikitzen da: hau da, lan-merkatuko diskriminazioen aurka borrokatzeko proiektuak, estatukideen artean ezarritako lehentasun tematikoen inguruan ibiliko direnak.

Erakunde bazkideen aukeraketa, kontuan izan da, alde batetik planteamentuetan adostasuna izatea, horrela, denen lana errazten delako lana garatzerakoan. Ahaztu gabe, beharrezkoa dela aniztasuna programatan, horrela bakoitzaren lan plana besteen praktika egokien transferentziarekin bete ahal delako. Zehazki, hurrengo irizpideak kontuan hartu dira:

  • GEen profilak egokiak izan daitezen.
  • Erakundea aldez aurretik ezagutzea;
  • Lan programa nazionalen arteko adostasuna izatea;
  • Helburuak edo proiektuaren onuradunak berdintsuak izatea;
  • Hizkuntza-erraztasuna laneratze-prozesuen onuradunen trukea bultzatzeko.

ACT DAIDALOSen LAMEGI GEaren helburuak hauek dira:

  • Proiektuaren onuradunen trukea sustatzea
  • Ikaskuntza bultzatzea esperientzien trukearen bidez
  • ACTren emaitzak zabaltzeko aukera bultzatzen duten komunikazio-sareak garatzea

LAMEGI GEaren oinarrizko hastapena transnazionalitatea zeharkako elementu gisa biltzea proiektu osoan, izango zen. Horretarako, dokumentazioa eta esperientziak trukatzea, arrakastaz erabilitako mekanismoak eta metodoak erakunde bazkideen egoerara transferitu eta erabakiak hartzeko asmoarekin burutu da.

Imagen

LAMEGI GE ACT DAIDALOSen duen oinarria, hiru mailatan lan egitea litzateke: lehena, proiektuaren jardueren protagonistena (onuradunak), bigarrena, proiektuaren ekintza guztietan lanak -zuzendaritzari zein kudeaketari dagozkionak- betetzen dituzten teknikariak, eta, azkenik, nazioz gaindiko GEan parte hartzen duten erakundeak.

Logo PDF Nazioz gaindiko lan plana jeitsi (PDF 157 kb)