Helburuak
- Herri Administrazioak gizarte-klausulak eta enplegurako merkatu sozialak laneratzeko mekanismo gisa erabil ditzala lortzea.
- Gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen sare-lanaren garrantzia jendeari helaraztea, enpresa horien zereginerako arrakasta-berme gisa.
- Laneratzearen erabilera orokortzea enpresen erantzukizun sozial korporatiboko elementu gisa.
- Onuradunen parte-hartzea bultzatzea beren gizarteratze-prozesuetan, emakumeengan ahaleginduz bereziki.
Mekanismoak
Transferentzia errazte aldera -betiere operatiboa izateari begira-, honako jardun hauek gauzatuko dira, sentsibilizazio- eta zabalkunde-jarduerak antolatzeaz gain:
- Proiektuan jorratutako neurrien aplikazioan zuzenean inplikaturiko GEko eragile bazkideak egitea transferentziaren arduradun:
- Enplegurako merkatu sozialak eta gizarte-klausulak; Herri Administrazioa.
- Laneratzea Erantzukizun Zibileko elementu gisa: gizarte-eragile eta eragile ekonomikoak.
- Ekonomia- eta finantza-tresna solidarioak: Finantza-erakundeak.
- Enpresa elkartea: Gizarteratze-enpresak eta gizarte-enpresak.
- Gizarte-hizketakideen -batez ere enpresak, sindikatuak eta unibertsitateak- eta lurralde-erakundeen inplikazio handiagoa bultzatzea, baita udalena, eta herriko eta eskualdeko agintariena ere.
Eragileak
GEko erakunde bazkideak, batez ere herri-administrazioak, gizarte-eragileak eta eragile ekonomikoak.
Transferi daitezkeen elementuak
- EAEren eremuan aplikatu beharreko eta EBko beste eremu batzuetara eramateko moduko enplegurako merkatu sozialei buruzko lege-araudirako proposamen bat.
- Lizitazio publikoetan gizarte-klausulak erabiltzeari buruzko pleguen eredu bat biltzen duen tresna bat.
- Gizarte-klausulak lizitazio publikoetan sistema arrunt gisa normalizatzeko proposamen bat.
- Enpresa-elkartze eredu bat gizarteratze-enpresak eta gizarte-enpresak gizartean barne hartzeko.
- Ekonomia- eta finantza-tresna solidarioak.
Laneratzea gizarte-erantzukizuneko elementu gisa enpresetan txertatzeko aukerari buruzko eskuliburua