Deskribapena
Gizarte-erantzukizun korporatiboa enpresek gero eta neurri handiagoan kontuan hartzen duten alderdia da. Izan ere, ildo estrategikoa eta enpresek merkataritza jarduerak garatzen dituzten ingurunearekin lotzeko ildoa da, eta komunitatearekiko konpromisoa adierazteko balio du.
LAMEGI proiektuaren bidez, dimentsio bakar batean sakondu nahi da, "gizarte erantzukizun" kontzeptuak bildu ditzakeen guztien artean: bazterkeria-egoeran daudenen laneratzea.
Horretarako, dokumentazioarekin gizarte-erantzukizun korporatiboaren eremuan esanbidezko interesa agertu duten enpresekin jardungo du LAMEGIk, gizarte-erantzukizuneko planaren barruan laneratzearen alderdia sartzeko aukera elkarrekin aztertzeko. Funtsean, bazterkeria-egoeran daudenen kontratazioan eta gizarteratze-enpresei eta gizarte-enpresei zerbitzuak azpikontratatzeko aukeran jardungo du. Ingurumenari eta Agenda 21ari arreta berezia eskainiko zaie.
Helburuak
- Dokumentazioarekin gizarte-erantzukizunean interesa erakutsi duten Euskadiko enpresak bazterkeria-egoeran daudenen laneratzearen inguruan sentsibilizatzea.
- Enpresa horietako 10ek gizarte-erantzukizuneko planean laneratzeko aukera sartzea.
- Enpresa horien % 50ek bazterkeria-egoeran daudenak kontratatzea eta/edo gizarteratze-enpresei eta gizarte-enpresei zerbitzuak azpikontratatzea.
Kolektiboak
Gizarte-erantzukizunean interesa erakutsi duten Euskadiko enpresak.
Gizarteratze-enpresak eta gizarte-enpresak.
Sortutako gizarteratze-enpleguen onuradun finalistak bazterkeria egoeran eta gizarteratze-hitzarmen bati lotuta daudenak dira. Premiak bereizi egiten dira gizonen eta emakumeen artean..
Ekintzak
- GEaren barruan, "gizarte-erantzukizun" kontzeptuak programan duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea eta prestatzea.
- Laneratzeari lotutako gizarte-erantzukizuneko esperientziak biltzea.
- Gizarte-erantzukizunean interesa erakutsi duten enpresekin harremanak ezartzea, eta esperimentazio bat garatzea.
- Praktikak zabaltzeko mintegi bat egitea.
- Gizarte-erantzukizunari lotutako gomendioei buruzko dokumentu bat lantzea.
Prozesua
- Analisia.
Laneratzea eta gizarte-erantzukizuna lotzen dituzten enpresa esperientzien analisia.
- Tresnak lantzea.
Enpresekiko esperimentazioa bultzatzeko lankidetza-hitzarmen bat egitea.
- Esperimentazioa
Hitzarmenean adostutako neurriak abian jartzea, honako bi ildo hauetan: bazterkeria-egoeran daudenak kontratatzea eta gizarteratze enpresei eta gizarte-enpresei zerbitzuak azpikontratatzea.
- Emaitzak eta zabalkundea.
- Laneratzearen inguruko praktika egokiei buruzko txostena (laneratzea enpresako gizarte-erantzukizuneko elementutzat hartuta).
- Laneratzea enpresetako gizarte-erantzukizuneko eta EBko beste eremu batzuetara eramateko moduko elementu gisa txertatzeko aukerari buruzko eskuliburua.
- Bi elementu horiek zabaltzea.
Espero diren emaitzak
- Dokumentazioarekin gizarte-erantzukizunean interesa erakutsi duten Euskadiko enpresen % 50ek bazterkeria-egoeran daudenen laneratzeari buruzko informazioa izatea.
- Enpresa horietako 10ek gizarte-erantzukizuneko planean laneratzeko aukera sartzea.
- Enpresa horien % 50ek bazterkeria-egoeran daudenak kontratatzea eta/edo gizarteratze-enpresei eta gizarte-enpresei zerbitzuak azpikontratatzea.
Produktuak
- Laneratzearen inguruko praktika egokiei buruzko txostena (laneratzea enpresako gizarte-erantzukizuneko elementutzat hartuta).
- Laneratzea gizarte-erantzukizuneko elementu gisa enpresetan txertatzeko aukerari buruzko eskuliburua.
Gauzatzeko epea
2005eko maiatzaren 2tik 2007ko ekainaren 30era.
Parte hartzen duten erakundeak
Erakunde koordinatzailea: Berriztapen / EAPN-Euskadi.
Funtzioak:
- Gizarte-erantzukizunaren inguruko lan-taldea koordinatzea.
- Lan-taldean "know-how"a sartzea.
- Lan-ildoaren emaitzak eta praktika egokiak zabaltzea.
- Lan-taldean zeharkako aldagaiak dinamizatzea eta ikuskatzea:
- Transnazionalitatea.
- IEmakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna.
- Emaitzen ebaluazioa.
- Jendearen parte-hartzea.
- Jende guztiarentzako diseinua.
- IKTBak.
- Jarduerak garatzeko beharrezkoak diren zerbitzuen prestazioak kudeatzea eta ikuskatzea.
Erakunde bazkideak: REAS, BBK Gazte Lanbidean Fundazioa, Fiare Fundazioa, unibertsitateak
Funtzioak:
- Gizarte-erantzukizunaren inguruko lan-taldean modu aktiboan parte hartzea.z
- ALan-taldean "know-how"a sartzea.
- Lan-eremuari buruzko proposamen berritzaileen ekarpena egitea.
- Taldeak egindako lanaren ebaluazioaren diseinuan eta garapenean modu aktiboan parte hartzea.
- Zabalkundea.
- Transferentzia.
Amaierako laburpena
