1. Helburua
Enplegurako merkatu sozialak (zenbaitetan tutoretzapekoak edo babestuak) EBko zenbait zonatako garapen hasiberrietatik bereiziko dituen eta Administrazioaren gizarteratze-politikaren berariazkotasunarekin koherentea izango den formulazio propioarekin sustatzea. "Onura publikokotzat hartutako lanaren bidezko gizarteratzea".
Espero diren emaitzak
- Euskadiko Herri Administrazioaren % 100ek material deskribatzailea eta orientatzailea izatea enplegurako merkatu sozialei dagokienez.
- Esperimentazioaren emaitza gisa, EAEko eremuan enplegurako 15-20 merkatu sozial izatea.
- Merkatu sozial horietan sortutako 70-100 enplegu berri izatea.
- Enplegu horien % 50 gizarteratze-enpleguak izatea.
- Sortutako enpleguen % 65 emakumeentzat izatea.
2. Helburua
Kontratazio publikoa egiteko modua aztertzea, esleitzeko eta gauzatzeko irizpideen hobekuntza iradokitzea eta, ildo horretan, lizitazio publikoan gizarte-klausulak sartzeko aukera kontuan hartzea, gizarte-ekintzako edo irabazi-asmorik gabeko erakundeen kontratazioa errazteko.
Espero diren emaitzak
- Euskadiko Herri Administrazioaren % 100ek gizarte-klausulei buruzko pleguen ereduzko tresna izatea.
- Euskadiko 25 lizitaziotan gizarte-klausulak sartzeko aukera sustatzea.
- Aholkularitza teknikoak Euskadin proiektuaren indarraldian egiten diren gizarte-klausuladun lizitazioen % 80tan parte hartzea.
3. Helburua
Gizarteratzeko enpresa taldea sendotzea, honako helburu hauekin:
- Erakundeen arteko lankidetza eta kudeaketa hobetzea.
- Merkatu-esparru berriak aurkitzea.
- Zerbitzuen kalitatea hobetzea.
- Kalitateko zerbitzuen berrikuntza bultzatzea.
- Enpleguen kalitatea hobetzea.
- Gizarteratze-enpleguen kopurua handitzea.
- Ekonomia solidarioko tresnak garatzea.
Espero diren emaitzak
- Enpresa taldeak Euskadiko gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen % 70 biltzea gutxienez.
- Gizarteratze-enpresei, gizarte-ekonomiari eta gizarte-ongizateari lotutako garapen posibleetan, enpresa taldea Euskadiko herri administrazioaren aurrean baliozko hizketakide izatea.
- Enpresak finkatzea enpresen kopuruari, enpleguen kopuruari, fakturazio bolumenari eta kudeaketa-tresnen aplikazio-mailari dagokienez.
- Taldearen enpresetan, enpleguen % 65 emakumeentzat izatea.
4. Helburua
Enpresarekin lankidetzan, laneratzea gizarte-erantzukizuneko elementu gisa esperimentatzea, honako helburu hauekin:
Bazterkeria-egoeran daudenak enpresa pribatuetan sartzea.
Gizarteratze-enpresen zerbitzuen azpikontratazioa erraztea.
Espero diren emaitzak
- Dokumentazioarekin gizarte-erantzukizunean interesa erakutsi duten Euskadiko enpresen % 50ek bazterkeria-egoeran daudenen laneratzeari buruzko informazioa izatea.
- Enpresa horietako 10ek gizarte-erantzukizuneko planean laneratzeko aukera sartzea.
- Enpresa horien % 50ek bazterkeria egoeran daudenak kontratatzea eta/edo gizarteratze-enpresei eta gizarte-enpresei zerbitzuak azpikontratatzea.