LAMEGI logotipo
EQUALFSE
ico Equal ekimena | Enplegurako merkatu sozialak
Recomendar página Imprimir

Enplegurako Merkatu Sozialak

Deskribapena

Diagnostikoan definitu bezala, Herri Administrazioaren kontratuak interes publikoari lotuta daudela ulertzen da. Zerbitzu publikoen kontratazioa planteatzeko era berriak aztertzea eta esperimentatzea proposatzen da. Era berri horiek interes publikoa edo gizarte ongizatea zeharka bultzatzeko aukera eman behar dute eta komunitatearen, pertsonen eta sektore ahulenen zerbitzura egon behar dute.

Lan-munduan eta gizartean txertatzeko aukeraren eremuan, zeharkako politika publiko horiek gauzatzeko tresnatzat hartzen dira enplegurako merkatu sozialak.

LAMEGI proiektuaren bidez, Herri Administrazioaren, eta gizarteratze-enpresaren eta gizarte-enpresaren arteko lankidetza lortu nahi da, merkatu jakin batzuen babesa eta gizarteratze-enpleguen sorrerarekin duten lotura esperimentatzeko. Ildo horretan, ingurumenaren (agenda 21) eta etxebizitzaren arloko sektoreei arreta berezia eskainiko zaie.

Esku hartzen duten eragile guztiek (hots, Herri Administrazioak, Garapen erakundeak, Eudelek, REAS sareak, sindikatuek, unibertsitateek eta Berriztapen erakundeak) osatutako lan-talde bat sortu nahi da. Enplegurako merkatu sozialei lotutako hainbat ekimen esperimental abian jartzeko adinako adostasuna lortzeko aukera emango duten dokumentuekin, azterlanekin eta analisiekin egingo da lana. Ekimen horien bidez, Herri Administrazioari zuzendutako gomendio-proposamen batzuk egingo dira lege-araudiaren eremuan.

Helburuak

Enplegurako merkatu sozialak (zenbaitetan tutoretzapekoak edo babestuak) EBko zenbait zonatako garapen hasiberrietatik bereiziko dituen eta Administrazioaren gizarteratze-politikaren berariazkotasunarekin koherentea izango den formulazio propioarekin sustatzea. "Onura publikokorako lantzat hartutako lanaren bidezko gizarteratzea".

Kolektiboak

Herri Administrazioa.
Gizarteratzeko enpresa taldean elkartutako gizarteratze-enpresak eta gizarte-enpresak .
Sortutako gizarteratze-enpleguen onuradun finalistak bazterkeria-egoeran eta gizarteratze-hitzarmen bati lotuta daudenak dira. Premiak bereizi egiten dira gizonen eta emakumeen artean.

Ekintzak

  • Proiekturako baliagarriak izan daitezkeen merkatuei buruzko analisia jasoko duen azterlana egitea.
  • Gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen esku-hartzea duten sektoreak definitzea.
  • Enplegurako merkatu sozialak diseinatzea eta zehaztea, aurreko bi puntuak batzeko.
  • Irtenbideen eta praktika egokien ekarpena egiteko datu garrantzitsuak emango dituzten merkatu berriekin esperimentatzea.
  • Emaitzak zabaltzeko eta horien inguruan sentsibilizatzeko, eta horren bidez praktika egokiak helarazteko ekintzak egitea.

Prozesua

Lan-taldea eratzen denean hasten da prozesua. Honako fase hauek ditu:

  1. Analisia.
    Ingurunea: proiekturako baliagarriak izan daitezkeen merkatuei buruzko azterlan bat egitea.>
    Lanbide-sektoreak: gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen esku-hartzea duten sektoreak jasoko dituen analisia egitea.
  2. Tresnak lantzea.
    Enplegurako merkatu sozialen zehaztasunari buruzko txostena egitea.
  3. Esperimentazioa.
    Arestian aipatutako txostenak definitutako enplegurako merkatu sozialen artean lan-taldeak aukeratzen dituen 15-20ren garapen esperimentala.
  4. Emaitzak eta zabalkundea.
    EAEren eremuan aplikatu beharreko eta EBko beste eremu batzuetara eramateko moduko lege-araudirako proposamena lantzea. Esperimentazioan sortutako gomendioei buruzko bakarkako eta taldeko jardunaldiak egitea.

Espero diren emaitzak

  • Euskadiko Herri Administrazioaren % 100ek material deskribatzailea eta orientatzailea izatea enplegurako merkatu sozialei dagokienez.
  • Esperimentazioaren emaitza gisa, EAEko eremuan enplegurako 15-20 merkatu sozial izatea.
  • Merkatu sozial horietan sortutako 70-100 enplegu berri izatea.
  • Enplegu horien % 50 gizarteratze-enpleguak izatea.
  • Sortutako enpleguen % 65 emakumeentzat izatea.

Produktuak

  • Baliagarriak izan daitezkeen merkatuei buruzko diagnostikoaren txostena.
  • Gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen jarduerei buruzko txostena.
  • Merkatu berrien zehaztasunari buruzko txostena.
  • Ildo horretako praktika egokiei buruzko txostena.
  • Produktu horiek guztiak EAEren eremuan aplikatu beharreko eta EBko beste eremu batzuetara eramateko moduko lege-araudirako proposamena erraztuko duen eragile sozioekonomikoen arteko adostasunerako izango dira.

Gauzatzeko epea

2005eko maiatzaren 2tik 2007ko ekainaren 30era.

Parte hartzen duten erakundeak

Taldearen erakunde arduraduna: Berriztapen.
Funtzioak:

  • Enplegurako merkatu sozialen inguruko lan-taldea koordinatzea.
  • Lan-taldean "know-how"a sartzea.
  • Lan-taldean zeharkako aldagaiak dinamizatzea eta ikuskatzea:
    • Transnazionalitatea.
    • Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna.
    • Emaitzen ebaluazioa.
    • Jendearen parte-hartzea.
    • Jende guztiarentzako diseinua.
    • IKTBak.
  • Jarduerak garatzeko beharrezkoak diren zerbitzuen prestazioak kudeatzea eta ikuskatzea.

Taldean parte hartzen duten erakundeak: Herri Administrazioa, Garapen, Eudel, REAS, sindikatuak, unibertsitateak.
Funtzioak:

  • Enplegurako merkatu sozialen inguruko lan-taldean modu aktiboan parte hartzea.
  • Lan-taldean "know-how"a sartzea.
  • Lan-eremuari buruzko proposamen berritzaileen ekarpena egitea.
  • Taldeak egindako lanaren ebaluazioaren diseinuan eta garapenean modu aktiboan parte hartzea.
  • Zabalkundea.
  • Transferentzia.

Amaierako laburpena

ENPLEGURAKO MERKATU SOZIALAK

ITZULI