LAMEGI logotipo
EQUALFSE
ico Lan taldeak | Gizarteratzeko enpresa taldea
Recomendar página Imprimir

Gizarteratzeko enpresa taldea

Deskribapena

ITUN proiektuaren garapenean (Erkidegoaren EQUAL 1 ekimenaren barruan), gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen kopuru handi bat sortzeko aukera esperimentatu zen funtsezko ildo gisa.

Esperimentazioaren emaitza gisa, proiektu horren ondorioei buruzko dokumentuan bi konpromiso hartu ziren. Lehen konpromisoaren arabera, gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen koordinakunde bat sortu behar zen, enpresa horien erabateko garapena eta finkapena bermatzeko (lan-munduan eta gizartean txertatzeko tresna gisa).

Bigarrenaren arabera, berriz, ez zen komeni egitura berri bat sortzea. Izan ere, bazegoen talde hori arrakastarekin garatzeko moduko ekonomia solidarioko sare bat (REAS).

LAMEGI proiektuak bi konpromiso horiek bete ditzake eta taldea gara dezake. Horretarako, ekintzei buruzko idatz-zatian aipatzen diren zereginak diseinatu eta gauzatuko ditu.

Helburuak

Gizarteratze-enpresekin eta gizarte-enpresekin osatutako enpresa-talde bat sortzea, honako xede hauekin:

  • Enpleguen kalitatea hobetzea.
  • Gizarteratze-enpleguen kopurua handitzea.
  • Enpleguen % 65 emakumeentzat izatea.
  • Erakundeen arteko lankidetza eta kudeaketa hobetzea.
  • Merkatu-esparru berriak aurkitzea.
  • Zerbitzuen kalitatea hobetzea.
  • Kalitateko zerbitzuen berrikuntza bultzatzea.
  • Erakunde bazkideei informazioko, prestakuntzako eta aholkularitzako zerbitzuak ematea.
  • Ekonomia solidarioko tresnak garatzea.
  • Sektoreko erakunde-ordezkaritza izatea.
  • Gizarteratze-enpresa eta gizarte-enpresa berriak sortzeko aukera sustatzea.

Kolektiboak

Ikus EQUAL I ekimenaren barruko ITUN proiektuaren ondorioei buruzko dokumentua www.ituna.org orrian.

  • Gizarteratze-enpresak eta gizarte-enpresak.
  • Sortutako gizarteratze-enpleguen onuradun finalistak bazterkeria egoeran eta gizarteratze-hitzarmen bati lotuta daudenak dira. Premiak bereizi egiten dira gizonen eta emakumeen artean.

Ekintzak

  • Enpresa taldearen eredua antolatzea eta diseinatzea.
  • Honako hauek ahalbidetuko dituen lan-taldea sortzea:
    Gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen arteko lankidetza.
    Enpresa taldearen eta ingurunearen arteko harremanak.
  • EQUAL I ekimenaren barruko ITUN proiektuan landutako kudeaketa eredua ezartzea.
  • EQUAL I ekimenaren barruko ITUN proiektuan landutako tresna profesionalen eredua ezartzea.
  • Gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen premia ekonomikoak eta finantza-premiak aztertzea.
  • Ekonomia solidarioko tresnak sortzea eta diseinatzea, aipatutako premiei erantzuteko.
  • Emakumeek enplegua lortzeko aukera erraztera bideratutako neurriak lantzea.
  • Garapen erakundeak sustatutako EQUAL I ekimenaren barruko ACCENT proiektuan sortutako www.enpresasoziala.org web-orria eguneratzea, modu aktiboan erabiltzea eta zabaltzea.

Prozesua

  1. Analisia.
    Enpresa taldearen eredua definitzen duten elementuen analisia, alderdi guztiak kontuan hartuta.
  2. Tresnak lantzea.
    - Enpresa taldearen eredua diseinatzea.
    - Gizarteratze Enpresak Kudeatzeko Eskuliburua egokitzea.
    - Gizarteratze Enpresetarako Tresna Profesionalei buruzko Eskuliburua egokitzea.
    - Ekonomia- eta finantza-tresnak lantzea, ekonomia solidarioko ildoan oinarrituta.
    - Emakumeek enplegua lortzeko aukera erraztera bideratutako neurriei buruzko diagnostiko-txostena lantzea.
  3. Esperimentazioa.
    - Enpresa taldea diseinatutako ereduaren arabera abian jartzea, planteatutako ekintzak egitea, ereduaren aplikazioa ebaluatzea eta hobetu beharreko alderdiak lantzea.
    - Kudeaketari eta Tresna Profesionalei buruzko eskuliburuen ereduak inplementatzea.
    - Gizarteratze-enpresetan eta gizarte-enpresetan finantza-tresna solidarioak aplikatzea eta kontrastatzea.
  4. Emaitzak eta zabalkundea.
    - EAEren eremuan aplikatu beharreko eta EBko beste eremu batzuetara eramateko moduko tresna bat (taldearen eredua) lantzea.
    - Kudeaketari eta tresna profesionalei buruzko eskuliburuen aplikazioaren ondoriozko praktika egokiak zabaltzea.
    - Finantzaketa solidarioaren arloan sortutako produktuak eta zerbitzuak zabaltzea.

Espero diren emaitzak

  • Enpresa taldeak Euskadiko gizarteratze-enpresen eta gizarte enpresen % 70 biltzea gutxienez.
  • Gizarteratze-enpresei, gizarte-ekonomiari eta gizarte-ongizateari lotutako garapen posibleetan, enpresa taldea Euskadiko herri administrazioaren aurrean baliozko hizketakide izatea.
  • Enpresak finkatzea enpresen kopuruari, enpleguen kopuruari, fakturazio bolumenari eta kudeaketa-tresnen aplikazio-mailari dagokienez.
  • Taldearen enpresetan, enpleguen % 65 emakumeentzat izatea.

Produktuak

  • Gizarteratze-enpresen eta gizarte-enpresen taldearen eredua.
  • Enplegua lortu dutenei buruzko diagnostiko-txostena, genero ikuspegiarekin.
  • Ekonomia- eta finantza-tresna solidarioak.
  • www.enpresasoziala.org web-orria, enpresa-jardueren katalogo gisa.
  • Enpresetako langileak lanean hasteko eta hobetzeko prestakuntza material normalizatua.

Gauzatzeko epea

2005eko maiatzaren 2tik 2007ko ekainaren 30era.

Parte hartzen duten erakundeak

Erakunde koordinatzailea: REAS - Berriztapen
Funtzioak:

  • Gizarteratzeko enpresa taldearen inguruko lan- taldea koordinatzea.
  • Lan-taldean "know-how"a sartzea.
  • Lan-ildoaren emaitzak eta praktika egokiak zabaltzea.
  • Lan-taldean zeharkako aldagaiak dinamizatzea eta ikuskatzea:
    • Transnazionalitatea.
    • Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna.
    • Emaitzen ebaluazioa.
    • Jendearen parte-hartzea.
    • Jende guztiarentzako diseinua.
    • IKTBak.
  • Jarduerak garatzeko beharrezkoak diren zerbitzuen prestazioak kudeatzea eta ikuskatzea.

Erakunde bazkideak: BBK Gazte Lanbidean Fundazioa, Fiare Fundazioa, unibertsitateak
Funtzioak:

  • Gizarteratzeko enpresa taldearen inguruko lan-taldean modu aktiboan parte hartzea.
  • Lan-taldean "know-how"a sartzea.
  • Lan-eremuari buruzko proposamen berritzaileen ekarpena egitea.
  • Taldeak egindako lanaren ebaluazioaren diseinuan eta garapenean modu aktiboan parte hartzea.
  • Zabalkundea.
  • Transferentzia.

Amaierako laburpena

Gizarteratzeko enpresa taldea

ITZULI