
REAS EUSKADI
Cuevas de Ekain kalea 3, 1º
48005 Bilbo (Bizkaia)
Tfnoa.: 944 160 566
Faxa: 944 156 319
reaseuskadi@reaseuskadi.net
www.reasnet.net
reas pertsonen eta euren inguruaren zerbitzura jarritako ekonomia sustatzen duten zenbait enpresa eta erakunde sozial biltzen dituen sarea da.
reasen asmoa gizartearen eraldaketa bilatzen duten proposamen kolektiboak sendotzea da -giza garapen jasangarriaren ikuspuntutik-, bereziki ekonomiaren esparru desberdinetan zentratuta: finantziazioa, produkzioa, komertzializazioa eta kontsumoa.
reasek enpresa solidarioen sare bat sustatzen du eta gizarte aholkularitzarako eta kalitatea hobetzeko tresnak aplikatzen ditu, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza eta merkataritza ekologikoa bultzatzeaz gain.
reasek baliabide finantzario etiko eta solidarioen garapena babesten du, eta, gainera, herritarren sentsibilizazioa sustatzen du, aldaketarako eta gizarte partaidetzarako hezkuntzan indarra eginez.
reas toki, estatu eta mundu mailako ekonomia solidarioko beste sare batzuekin koordinatzen da, eta, gizarte zibilaren barruan, gizarte eta mundu zuzen, solidario eta hartzaileagoa eraikitzeko lanean ari diren herri ekimen eta mugimenduak babesten ditu.
reas euskadi 1997an sortu zen, eta gizarteratze zein laneratze arloan eta lan, okupazio edota lanaurreko trebakuntzan ari diren hogeita hamar bat erakundek osatzen dute. Lan hori zerbitzu eta jarduera produktiboen garapenaren bitartez egiten da. Honakoak dira zerbitzu eta jarduera horiek, besteak beste:
REAS Euskadiri buruzko informazioa (650 kb)