LAMEGI logotipo
EQUALFSE
ico Garapenerako elkartea | GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Recomendar página Imprimir

Garapenerako elkartea

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA


GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Pl de Zarategi 99 -Edif Txara || 3º planta
20004 Donosti - San Sebastian
Tfnoa.: 943 11 25 01
www.gipuzkoa.net

Oinarrizko printzipioak

Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak bere jardunean erabiltzen dituen oinarrizko printzipioak hauek dira:

Eskubide-berdintasuna, pertsonei gizarte-bizitzan eta lan-arloan parte hartzen galarazten dieten mugak gaindituz.

Aukera-berdintasuna herritar guztientzat, beren arraza, sexua, jatorria edo beste edozein ezaugarri sozial edo pertsonal alde batera tusita.

Normalizazioa eta gizarteratzea, gizaki libreen eta beren ingurune fisiko eta sozialaren artean harreman egokia sortu dadin berdintasunean oinarrituta.

Helburu orokorrak

Lortu beharreko helburua da egoera txarrean dauden pertsonak erabat gizarteratzea heziketa eta enplegurako politiken eta gizarteratze-programen bidez, gizarte-babeserako oinarrizko sistemak erabili ahal izango dituztela bermatuz.

Helburu estrategikoak

  • Gizartean zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea sustatzea, eta horretarako horiek lan-munduan sartzea.
  • Lanik gabe dauden biztanleen laneratzeko aukerak hobetzea.
  • Gizarte-bazterketari aurrea hartzea eta bizitza aktiboa luzatzea, egoerara moldatzeko eta aldatzeko aukerak sustatuz
  • Gizartean bazterturik dauden pertsonei oinarrizko gizarte-eskubideak eta prestazioak erabiltzeko bidea ematea.
  • Baztertutako pertsonen premia eta arazoetara egokitzen den baliabide-sare bat antolatzea.
  • Premia bereziak dituzten pertsonei eskaintzen zaien arreta espezializatua hobetzea.
  • Talde desberdinetan egin beharreko lanen kalitatea, koordinazioa eta integrazioa bermatzea.
  • Gizarteratze-prozesu horietan biztanleria osoaren partaidetza bultzatzea.

Arreta eskaintzen zaien pertsonak

  • Ezgaitasuna duten pertsonak.
  • Langabezian dauden pertsonak.
  • Genero-indarkeriaren biktima diren pertsonak.
  • Guraso bakarreko familiak.
  • Oro har, babesik gabe eta gizartean baztertuta geratzeko arriskua duten pertsona guztiak

Ejes de Gestión y Programa

Bere helburuak lortzeko Gizarteratzeko eta Enplegurako Zuzendaritza hiru kudeaketa-ardatz eta jarduketa-programa batzuk erabiltzen ditu.

Prestazio ekonomikoak

Gizarteratzea

  1. Arreta pertsonalizatua Gizartea baztertuta eta marjinatuta dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonentzat zuzendua.
  2. Harrera etxeak Egonaldi jakin batetarako: epe motza, ertaina edo luzea.
  3. Integrazio soziala eta laborala

Enplegua

  1. Elbide. Lanbideratze prozesuan ezinduak lan munduan txertatzeko ekintzak.
  2. Txekinbide. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrien alorreko prestakuntza ekintzak eta praktikaldiak enpresatan.
  3. Merkataritzan. Ostalaritza eta merkataritza alorreko prestakuntza ekintzak eta praktikaldiak enpresatan.
  4. Sarbide. Autoenplegua.

ITZULI