LAMEGI logotipo
EQUALFSE

Garapenerako elkartea

 Logotipo GARAPEN


GARAPEN
Uribitarte kalea, 6 - 2º
48001 Bilbo (Bizkaia)
Tfnoa.: 94 420 53 18
Faxa: 94 420 53 19
rayuela@garapen.net
www.garapen.net

Garapen 1.992an sortu zen Garapenerako Euskal Agentzien Erakunde gisa. Orain, EAEko hiru lurraldeetan banatutako, ekonomia sustatzeko 25 erakundek osatzen dute. Gipuzkoan: Debegesa, Donsotiako Sustapena, Iraurgi Lantzen, Oarsoaldea, Goieki, Tolosaldea Garatzen, Uggasa, Urola Kostako Udal Elkartea, Debagoieneko Mankomunitatea. Bizkaian, Bilboko-Lan Ekintza, Inguralde, Muskizko Udala, Galdakaoko Udala, Durangaldeko Behargintza, Lea Artibaiko Garapen Agentzia, Getxoko Udala, Bermeoko Udala, Behargintza Txorierri, Behargintza Basauri-Etxebarri, Urduñederra, Arratiako Behargintza, Sestaoko Udala eta Portugaleteko Udala. Araban, Vitoria-Gasteizko Udala eta Amurrioko Udala.

GARAPENen Helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Euskal Herrian Garapenerako Agentzia berrien sorrera sustatzea eta gaur egun daudenak bermatzea.
  • Garapen Agentzien ekimenak aztertuko dituzten eztabaida foroak sortzea, Garapenean inplikatuta dauden agente eta entitate guztien izenean.
  • Ezagutzaren kudeaketa eta Agentzien arteko sinergiak Portu.

Ematen ditugun zerbitzuak:

  • Informazioa eta aholkularitza.
  • Etengabeko prestakuntza.
  • Eztabaida foroak.
  • Ezagutzaren kudeaketa.
  • Proiektuen kudeaketa.
  • Agentziek egiten duten ekintzen sustapena eta difusioa.
  • Agentzia beste batzuen aurrean ordezkatu

ITZULI