LAMEGI logotipo
EQUALFSE
ico Garapenerako elkartea | E.A.P.N. EUSKADI
Recomendar página Imprimir

Garapenerako elkartea

EAPN EUSKADI


E.A.P.N. EUSKADI
Cuevas Ekain kalea 3, 1º
48005 Bilbo (Bizkaia)
Tfnoa.: 944 16 18 84
eapneuskadi@eapneuskadi.net
www.eapneuskadi.net

EGITEKOA

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokan ari diren Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeak eta Sarean lan egiteko prest daudenak batzea da EAPN Euskadiren egitekoa. Helburua da koordinatzea, kideak gaitzea eta egitasmo komunak lantzea. Baita elkarrizketarako gaitasuna duen presio-taldea eratzea ere, pobreziaren eta bazterketaren egoerak azaltzeko eta salatzeko, eztabaida sozio-politikoa sorrarazteko, eta egoera horiek gainditzeko baliozko alternatibak aurkezteko.
Egitekoa betetzeko, EAPN Euskadiko Sareak Estatuko Sareari lotuta dago, harekin jomugak, metodologiak partekatzen ditu eta haren jardueretan parte hartzen du.
Egitekoarekin bat eginda, elkartutako erakundeek baliabideak ekartzen dituzte, planteatutako eta onartutako ekintzekin bat datozenak.

IKUSPEGIA

Erakunde-elkarte moduan aintzat hartzea nahi du EAPN Euskadik. Pobrezian eta gizarte-bazterketan bizi den pertsona da elkarteen jardueren ardatza, eta gizarte-bazterketa sortzen duten egoerak errotik kentzea du helburu.Hori dela-eta, Sareak ezaugarri hauek dituela hautematea nahi da:

  • Elkarri osatu eta laguntzen dieten erakundeak biltzen ditu.
  • Erakundeen artean koordinatzeko tresnak berritzen ditu.
  • Gizarte-erakundeetan erreferentzia da.
  • Gizarte-politikekiko kritikoa da.
  • Gizarte-bazterketako egoera berriei aurre egiten dieten alternatiba jakinak sustatzen ditu.
  • Eratze horizontala, plurala, independentea eta eragingarria du.
  • Gizarte-kontzientzia astintzen du eta arazo honen inguruaniritzi publikoa sentsibilizatzen du.

BALOREAK

Elkartutako erakundeekin, Herri-administrazioarekin eta orokorrean gizartearekin EAPN Euskadik dituen harremanetan, printzipio hauen arabera jokatuko du:

  • Kide-erakundeak maila berean daude, Sareko jardueretan elkarrekin lan egiten eta parte hartzen dute, erakunde horizontal bati dagokionez.
  • Kideak askotarikoak izateak sinergia sortzen du, eta horrek dakarren aberastasuna babesten du.
  • Iritzi propioa eta independentea du, pobreziako eta bazterketako egoerak salatzen ditu aginte publiko eta pribatuen eta iritzi publikoaren aurrean.
  • Irabazteko asmorik gabeko erakundea da, gardena eta zuzena.
  • Pertsonaren alde egiten du, subjektu indibidual moduan, aukera-berdintasunerako eskubideak dituena, dagoen egoera gainditzeko gaitasuna duena, eta bere dibertsitatea defendatzeko eskubidea duena.
  • Baztertutako pertsonei hitza eta parte-hartzeko aukera ematen du.

ITZULI