LAMEGI logotipo
EQUALFSE
ico Lan Taldeak | Gizarte - klausulak
Recomendar página Imprimir

Gizarte - klausulak

CLAUSULAS SOCIALES

Deskribapena

Aldez aurreko diagnostikoan aipatu bezala, klausula batek kontratu-harreman baten edukia zuzentzen duten itunak, xedapenak edo baldintzak ezartzea eskatzen du. Aztergai dugun adieran, Gizarte Klausulek kontratazio publikoan irizpide jakin batzuk sartzea dakartela esan daiteke; irizpide horien arabera, gizarte politikako alderdiak gaineratzen zaizkio kontratuari, aldez aurreko baldintza gisa (onarpen-irizpidea), balioespen-elementu gisa (puntuazioa) edo betebehar gisa (gauzatzeko eskakizuna).

Labur adierazita, neurri horrek esan nahi du kontratu bat esleitzean administrazioek gizarteratze-enpresei eta gizarte-helburuko enpresei lehentasuna eman behar dietela, positiboki diskriminatu behar dituztela, edota horretara behartu behar dituztela, minusbaliatuentzat erreserbatutako nahitaezko ehunekoen kasuan bezala.

LAMEGI proiektuaren bidez, gizarte-klausulak zerbitzu publikoen azpikontratazioan erabiltzeko aukera esperimentatu nahi da eta, ildo horretan, herri-administrazioaren arduradunengana hurbilduko da prozedura hori.

Esku hartzen duten erakundeek (hots, Herri Administrazioak, Garapen erakundeak, Eudelek, REAS sareak, EAPN erakundeak, sindikatuek, unibertsitateek eta Berriztapen erakundeak) osatutako lan-talde bat sortu nahi da. Gizarte-klausulei lotutako hainbat ekimen abian jartzeko adinako adostasuna lortzeko aukera emango duten dokumentuekin, azterlanekin eta analisiekin egingo da lana. Ekimen horien bidez, Herri Administrazioari zuzendutako gomendio-proposamen batzuk egingo dira lege-araudiaren eremuan.

Helburuak

  • Kontratazio publikoen barruan gizarte-klausulen erabilera sartzea, bazterkeria-egoeran dauden taldeen laneratzea errazteko.
  • Herri Administrazioa gizarte-klausulen erabileraren inguruan sentsibilizatzea, zerbitzu publikoen azpikontratazioan era normalizatu batean erabil daitezen.
  • Arlo horretako lizitatzaileak trebatzea Herri Administrazioan gizarte klausulen ezarpena sustatzeko.

Kolektiboak

  • Herri Administrazioko eragile erabakitzaileak./li>
  • Herri Administrazioko eragile lizitatzaileak.
  • Elkarte-sareko erakundeak, tresna horren erabileraren jasotzaile eta emaile gisa.
  • Sortutako gizarteratze-enpleguen onuradun finalistak bazterkeria egoeran eta gizarteratze-hitzarmen bati lotuta daudenak dira. Premiak bereizi egiten dira gizonen eta emakumeen artean.

Ekintzak

  • EAEn gizarte-klausulak dituzten lizitazioen mapa lantzea, arlo horretan gaur egun dagoen egoera zehazteko.
  • EBko eremuko 8 edo 10 esperientzia adierazgarrienei buruzko txostena egitea.
  • Pleguen ereduzko tresna bat diseinatzea eta garatzea, eragile lizitatzaileek gizarte-klausulak era normalizatuan erabil ditzaten errazteko.
  • Lizitatzaileei proiektuaren indarraldian aholkularitza teknikorako zerbitzu jarraitu bat eskaintzea, gizarte-klausulak diseinatzeko eta aplikatzeko lana errazteko.
  • Tresna horrek laneratzea bultzatzeko dituen alde onen inguruan sentsibilizatzeko ekintzak egitea.
  • Eragile lizitatzaileentzako prestakuntza-ekintzak egitea.

Prozesua

Lan-taldea eratzen denean hasten da prozesua. Honako fase hauek ditu:

  1. a) Analisia.
    Ingurunea:
    EAEn gizarte-klausulak dituzten lizitazioen mapa bat egitea. EBko eremuko 10 esperientzia adierazgarriri buruzko txostena egitea.
  2. b) Tresnak lantzea.
    - Pleguen ereduzko tresna bat diseinatzea eta garatzea, eragile lizitatzaileek gizarte-klausulak era normalizatuan erabil ditzaten errazteko.
    - Herri Administrazioko eragile erabakitzaileei eta lizitatzaileei gizarte klausulen erabilerari buruzko aholkularitza teknikorako zerbitzua ematea.
  3. c) Emaitzak eta zabalkundea.
    - EAEren eremuan aplikatu beharreko eta EBko beste eremu batzuetara eramateko moduko tresna bat (pleguen eredua) lantzea.
    - Klausulen mapan eta esperientziei buruzko txostenean oinarritutako sentsibilizazioko eta prestakuntzako jardunaldi batzuk egitea.

Espero diren emaitzak

  • Euskadiko Herri Administrazioaren % 100ek gizarte-klausulei buruzko pleguen ereduzko tresna izatea.
  • Euskadiko 25 lizitaziotan gizarte-klausulak sartzeko aukera sustatzea.
  • Aholkularitza teknikoak Euskadin proiektuaren indarraldian egiten diren gizarte-klausuladun lizitazioen % 80tan parte hartzea.

Produktuak

  • Gizarte-klausulak dituzten lizitazioen mapa.
  • EBko esperientzia adierazgarriei buruzko txostena.
  • Pleguen eredua jasotzen duen tresna.
  • Sentsibilizazio-materiala.
  • Prestakuntza-materiala.
  • Produktu horiek guztiak gizarte-klausulen normalizazioa (sistema arrunt gisa, lizitazio publikoetan) erraztuko duen eragile sozioekonomikoen arteko adostasunerako izango dira.

Gauzatzeko epea

2005eko maiatzaren 2tik 2007ko abenduaren 30era.

Parte hartzen duten erakundeak

Taldearen erakunde arduraduna: Berriztapen.
Funtzioak:

  • Gizarte-klausulen inguruko lan-taldea koordinatzea.
  • Lan-taldean "know-how"a sartzea.
  • Lan-ildoaren emaitzak eta praktika egokiak zabaltzea.
  • Lan-taldean zeharkako aldagaiak dinamizatzea eta ikuskatzea:
    • Transnazionalitatea.
    • Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna.
    • Emaitzen ebaluazioa.
    • Jendearen parte-hartzea.
    • Jende guztiarentzako diseinua.
    • IKTBak.
  • Jarduerak garatzeko beharrezkoak diren zerbitzuen prestazioak kudeatzea eta ikuskatzea.

Taldean parte hartzen duten erakundeak: Herri Administrazioa, Garapen, Eudel, REAS, EAPN, sindikatuak, unibertsitateak. Funtzioak:

  • Gizarte-klausulen inguruko lan-taldean modu aktiboan parte hartzea.
  • Lan-taldean "know-how"a sartzea.
  • Lan-eremuari buruzko proposamen berritzaileen ekarpena egitea.
  • Taldeak egindako lanaren ebaluazioaren diseinuan eta garapenean modu aktiboan parte hartzea.
  • Zabalkundea.
  • Transferentzia.

Amaierako laburpena

GIZARTE - KLAUSULAK

ITZULI